AEK-ko eta 19. Korrikako arduradunak, euskararen aldeko lasterketak Zubietan, Usurbilen eta Aginagan osatuko duen bidean zehar lekukoa hartuko dutenentzako dortsalak banatzen ari dira. Lekuko hartze bakoitzeko bi dortsal banatuko dituzte. NOAUA!-koak jaso ditugu jada. Kultur Elkarteak kilometro bat erosia baitu, inguruotatik 19. Korrikak egingo duen ibilbidean; 737. kilometroa hain zuzen. Zubietako Amiritik Santuenerako tartean hartuko du lekukoa NOAUA!k.
Aurreko asteetan nabarmendu izan dugun moduan, aurtengoan lekukoa hartzeko aukera bazkideoi eskaini nahi genizuen. Eta erronkari baietz esan diote, azken urtean bazkidetza egin duten bi gazteek. Igandean hartuko dute lekukoa arratsaldeko 14:05 aldera, aipatu moduan Zubietako Amirin, eta Santueneraino eramango dute lekukoa NOAUA!ren izenean. NOAUA!-kideok; animatu eta parte hartu Korrikan!
Iruditan dituzue, lekuko eramaileek jantziko dituzten kolore biziko dortsalak.