19. Korrikako 17 kilometro, Zubieta, Usurbil eta Aginagatik barrena

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 20a, 14:17

Zubietako hipodromoa Aginagako Mapilekin euskararen alde lasterka lotzea, zubietar, usurbildar eta aginagarren esku igande honetan. 16 kilometroko zeharkaldia egingo du 19. Korrikak martxoaren 22an inguruotatik. Eguerdi partean izango da, gure artera 13:41 aldera heltzean.

Lasartekoen eskutik, 730. kilometroan hartuko du udalerri honek lekukoa Zubietako hipodromo aldera doan zubian. Lanbide Eskola izango da, lehen lekuko eramailea. Azkena, 746. kilometroan, Aginagako Jai Batzordea. Haiek izango dira lekukoa Mapileraino eraman eta oriotarren esku utziko dutenak. Tartean, herriko erakunde, eragile edota ikastetxeek hartuko dute.

Hipodromotik Mapilera 16 kilometroko ibilbidea izango da, beste hainbeste edo lekukoaren eskualdatze gehiagorekin. Korrikako Usurbilgo arduradunek osatua dute lekuko eramaileen zerrenda osoa. Eskerrak helarazi nahi dizkiete, modu batean edo bestean, euskararen aldeko ekimen honetan lagundu duten guztiei.

19. Korrikaren lekukoa nork eta nondik nora eramango duen jakin nahi? Hemen duzue Korrikako arduradunek helarazi diguten zerrenda:

730-731: Lanbide Eskolak, Hipodromoko zubitik Zubietako frontoira.

732-733: Zubietako Herri Batzarrak eta Eskola Txikiak, Zubietako frontoitik Izar Azpi etxe ingurura.

734-735: Usurbilgo Udalak, Izar Azpi etxe ingurutik Artzabaleta baserrira.

736: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, Artzabaleta baserriik Amirira.

737: NOAUA! Kultur Elkarteak, Amiritik Santueneko Aialde Berri sagardotegi ingurura.

738: Andatzpe elkarteak, Aialde Berri sagardotegi ingurutik Kale Nagusiak Bizkarrera igotzeko aldaparekin bat egiten duen bidegurutzera.

739: Elhuyarrek, Bizkarretik Kalezarko plaza aurreraino.

740: Etumeta AEK euskaltegiak Kalezarko plazatik Portalea etxe parera eta handik Box Tailerrak eramango du lekukoa Gaztetxeraino.

741-742: Udarregi Ikastolak, Gaztetxetik Atxegaldeko N-634 errepideko bus geltokira.

743: EH Bilduk, Atxegaldeko bus geltokitik N-634 errepidetik barrena Lasaoraino.

744: Berriolak, Lasaotik Galardiraino.

745: Irisasi Gazte Zentroak, Galarditik Aginagako bus geltokiraino.

746: Aginagako Jai Batzordeak, Aginagako bus geltokitik Mapil parera.