Korrika heldu da, Zubietako Eskola Txikira

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 20a, 18:48

Gure artera heltzear den 19. Korrika giroan murgiltzen lehenak izan ditugu ostiral arratsalde honetan, Korrika Txikia ospatu duten zubietarrak. Eskola Txikiko haur, hezitzaile eta gurasoek Zubieta erdiguneari bira bat eman diote, ikastetxean hasi eta bukatu den euskararen aldeko lasterketaren baitan. Bidean irria ahotan, lekukoa eskuz esku pasa da eskolako adin tarte ezberdinetako ikasleen artean. Eta bizi asko lasterka egin dute denek jai giroan. Askari batekin borobildu dute ekitaldia.

Udarregi Ikastolakoak, astelehenean

Ikastolan ere 19. Korrika eta Korrika Txikia ospatuko dute, baina ez martxoaren 20 honetan. Ostiral hau jai eguna dute eta Udarregi Ikastolan. 19. Korrika igandean noski. "Ikastolak parte hartuko du ekimen horretan ibilbidearen gune batean korrika eginez. Ekimen horrek, gaur inoiz baino gehiago, ikastola eta euskara bultzatzen dugun guztion elkartasuna behar du. Horregatik, igandean kilometro horretan familiak, ikasleak eta irakasleak parte hartzera animatu nahi zaituztegu. 13:30ean Kalezarren Gaztetxearen parean hasi, Kaxkora jaitsi eta udaletxetik barrena Aginagako norabidean errepide nagusira" irtengo da 19. Korrika.

Biharamunean, martxoaren 23an, astelehenean irtengo dira irakasle eta ikasleak, euskararen aldeko Korrika Txikia ospatzera. Hiru lasterkari zutabe abiatuko dira arratsaldeko hirurak pasatxoan, Urdaiaga eta Kalezarretik. Denek, frontoian amaituko dute ibilbidea. Bertan kantu giroko jaialdia ospatuko dute. Segidan, indarrak berritzeko AEK-koek banaturiko txokolate gozoa dastatu ahalko dute. Parte hartzeko gonbita ikastolatik: "Anima zaitezte eta etorri kantatzera eta ondo pasatzera!".

Honatx martxoaren 23an, Udarregi Ikastolako lasterkari zutabe bakoitzak osatuko duen ibilbidea, eta izango diren lekuko aldaketen berri:

Urdaiagatik

15:20 Urdaiaga: DBH2 eta DBH4.

Santuenea: LH6 D.

Bizkarre: LH4 A eta B.

Antxeta jatetxea: LH2.

Bordatxo taberna: HH3.

Helmuga: frontoia.

Haur Eskolatik

15:30 Kalezar, Haur Eskolatik: LH6 A eta B.

Olarrondo: LH 5.

Atxegalde, Karobi taberna: LH3.

Gaztelekua: HH5.

Helmuga: frontoia.

Ibarrolatik

15:30 Kalezar, Ibarrola baserritik: DBH1 eta 3.

Kalezar gurutzatu eta Kaxkora jaisten den aldapa: LH4 D.

Labe Txiki: LH1.

Patri jatetxea: HH4.

Helmuga: frontoia.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.