EHGAM-ek antolaturiko trikipoteo eta afaria, larunbat iluntzean

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 21a, 08:40

Usurbil hautatu du aurten ere Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak, txotx garaiko afaria egiteko. Larunbat honetan, martxoaren 21ean, trikipoteoa antolatu dute herrian, eta gero afaria Arratzain sagardotegian. Afalostean aldiz, jaialdia Antiguako Doka kafe antzokian.

Martxoak 21, larunbata

18:15 Autobus zerbitzua, Donostiako San Sebastian Hotelaren kanpoaldetik (Zumalakarregi hiribidea, 20).

18:45 Trikipoteoa Txirristra tabernatik abiatuta.

20:30 Afaria Arratzain sagardotegian.

01:00etatik aurrera, Kilikili jaia Antiguako Doka kafe antzokian, DJ-ek alaituta.

Informazio gehiago:

ehgam2010.blogspot.com.es

facebook.com/ehgam

ehgam@yahoo.com

667 435 570