"Chejov-en antzezlan laburrak" eta afaria, Badok 15 abiatzeko

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 21a, 09:05

19. Korrika eta #Kilometroak15  batuko dituen Badok15 ekimenaren baitan, Ixabel Agirresarobe herritarrak zuzentzen duen Muxurbil antzerki tailerreko helduen taldeak antzezlana eskainiko du Sutegin, larunbat iluntze honetan, 20:00etan hasita: “Chejov-en bizpahiru antzezlan motz kontatuko ditugu. Klase sozialei buruzko kritikak jasotzen zituen bere antzezlan zaharrak dira. Gazteleraz neuzkan eta euskaratu ditut. Gehienbat hizkera egokitu dugu”, adierazi dio NOAUA!ri, Ixabel Agirresarobek.

Ordubete baino gutxiagoko emanaldia izango da. Irekia eta doakoa. Agirresarobek aurreratu duenez, “jendea antzezlana ikustera joan eta antzerkia nortzuk egingo duten ikusten badute, segituan esango dute haiekin antzerkia egin nahi dutela”. Ikustekoa izango da ziur.

Afaritarako sarrerak salgai

Sutegiko antzezlanaren ostean, 19. Korrikaren aldeko afaria. Xabi Tellok eta Lanbide Hastapeneko sukaldaritzako ikasleek prestaturiko menu goxo askoa dastatu ahalko da, Udarregi Ikastolako jangela berrian. Sarrerak aurrez erosi beharko dira, Aitzagan edo Txirristran. 15 euroren truke: bakailao piper beteak, masailak saltsan eta gazta tarta. Sagardoa, ardoa, kafea. 100 lagunentzako lekua dago. Mugi beraz, sarrerak agortu baino lehen.

BADOK 15: egitaraua

Martxoak 21, larunbata

20:00 Muxurbil antzerki tailerreko helduen taldeak eskainitako antzezlana Sutegiko auditorioan; Chejov-en obrak.

Ondoren, afaria Udarregi Ikastolako jangela berrian. Sarrerak Aitzagan eta Txirristran salgai, 15 eurotan. 100 lagunentzako tokia. Menua: bakailao piper beteak, masailak saltsan eta gazta tarta. Sagardoa, ardoa eta kafea.

Martxoak 22, igandea

Eguerdian, 13:00ak aldera Zumarteko trikitilari taldearen kalejira.

13:41 Korrikaren lekukoa hartzea, Lasartetik Zubietako hipodromora doan zubian. Zubietatik Santuenera eta Santuenetik Kaxkora.

14:00-14:10 alderako 19. Korrika Kaxkoan: Oxtape, Kalezar eta Mikel Laboa plaza ondoko errotonda zeharkatu ostean, Udaletik behera Kale Nagusira, eta euskaltegi paretik N-634 errepidera, Aginagarantz.

14:20 aldera, 19. Korrika Aginagan.

14:40 aldera, Mapilera heldu eta oriotarrek hartuko dute lekukoa.

18:00 Ibilaldi kulturala, Dema plazatik abiatuta.

Ibilaldiaren amaieran, Iñorkiñak taldearekin erromeria Mikel Laboa plazan (eguraldi txarrarekin, frontoian).

Martxoak 23, astelehena

15:20 Korrika Txiki Udarregi Ikastolako irakasle eta ikasleen eskutik. 3 zutabe abiatuko dira Urdaiaga eta Kalezarretik:

Urdaiagatik

15:20 Urdaiaga: DBH2 eta DBH4.

Santuenea: LH6 D.

Bizkarre: LH4 A eta B.

Antxeta jatetxea: LH2.

Bordatxo taberna: HH3.

Helmuga: frontoia.

Haur Eskolatik

15:30 Kalezar, Haur Eskolatik: LH6 A eta B.

Olarrondo: LH 5.

Atxegalde, Karobi taberna: LH3.

Gaztelekua: HH5.

Helmuga: frontoia.

Ibarrolatik

15:30 Kalezar, Ibarrola baserritik: DBH1 eta 3.

Kalezar gurutzatu eta Kaxkora jaisten den aldapan: LH4 D.

Labe Txiki: LH1.

Patri jatetxea: HH4.

Helmuga: frontoia.

Korrika Txikiaren amaiera frontoian, musika jaialdi batekin.

Ondoren, txokolate dastatzea, Etumeta AEK euskaltegikoen eskutik.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Antolatzaileak: 19. Korrika eta #Kilometroak15.

Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak egon litezke.

Informazio gehiago:

korrika.eus

kilometroak.eus