Koalizioak Xabier Arregi aurkeztuko du alkategai gisa, maiatzaren 24an ospatuko diren udal hauteskundeetara. Osatu duten zerrendan badira egungo udal gobernu taldean diren zenbait kide, baina baita fitxaketa berriak ere. "Esperientzia eta freskotasuna, emakumeak eta gizonak, belaunaldi ezberdinen arteko oreka, heldutasuna eta gaztetasuna, auzoen arteko oreka izan dira kontuan izan ditugun ezaugarriak, zerrenda osatzeko garaian", Usurbilgo EHBildutik berri eman dutenez.
Honatx zerrenda:
Xabier Arregi
Alaitz Aizpurua
Xuban Zubiria
Jone Urdanpilleta
Iñaki Ugarte
Irene Gartzia
Josune Estella
Joxe Mari Iribar (argazkian ez dago)
Bego Elexpe
Eustakio Arrojeria
Ixabel Korta (argazkian ez dago)
Jose Piñas
Kuluxka Olaizola
Asier Iturralde
Herri programa, etxez etxe banatuko dute
Hortxe Usurbilgo EHBilduk legegintzaldi berriari begira osatu duen lan taldea. Ohartarazi dutenez halere, "oraindik baliteke izenen bat gehitzea zerrenda honi, baina momentuz hauen konfirmazioa daukagu". Hauteskundeetarako zerrenda eta datorren oporraldi ostean etxez etxe banatu asmo duten herri programa, larunbat goizean Potxoenean egin zuten batzarrean bozkatu eta onartu zituzten.
Azken hilabeteotako prozesua borobildu zuten atzo. "Azaroan abiatu genuen prozesua. Balantzea egin eta ia 80 herritrrekin aurrez aurre partekatu genuen. Ondoren, etxe guztietan banatu eta ekarpenak egiteko aukera zabaldu genuen. Ekarpen haiekin herri programako lehen zirriborroa osatu eta ia 200 herritarrekin partekatu dugu, ekarpenak egiteko aukera irekiz. Martxoaren 7an egin genuen mintegian puntuz puntukako hausnarketa eta ekarpenak jaso genituen. Horrekin batera lehentasunak ere jarri genituen", Usurbilgo EHBildutik adierazi dutenez.
Esanda bezala, atzo onartu zituzten azkenik, datozen udal hauteskundeetarako zerrenda eta herri programa.
Irudiak: Usurbilgo EHBildu.