Aginagako Jai Batzordeak onik hartu eta onik utzi du Korrikaren lekukoa oriotarren esku. Bidean Irisasi Gazte Zentroko kideek eraman dute, eta baita Berriola enpresako ordezkariek ere.
Ohi bezala, Andatza Mendizale Elkarteak ere bide zati bat osatu du. Euren kamisetak eraman dituzte soinean. Eta animo handiarekin osatu dute Aginagarako bidea, Atxegaldeko bus geltokian abiatuz eta N634 errepidean barrena murgilduz.
Bideo honen amaieran ikusiko dituzue Andatzakoak.