Ibilaldi kulturalak eta Iñorkiñak taldekoek borobildu dute Korrika Eguna

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 22a, 13:30

19. Korrika igaro ostean, jai giroak arratsaldean jarraitu du, Elizako balkoian txalaparta doinuen erritmora abiatu den ibilaldi kultural batekin. Kaxkoko hainbat guneetan geldialdiak egin dituen ekimenean, Txaramuntoko kontu zaharrak, Badok 13 mugimendua edota Udarregi bertsolaria ezagutarazi, balorean jarri eta omendu nahi izan dute, primerako herriko aktore, txiste kontalari, bertsolari eta abeslarien laguntzaz. Kalejira frontoian amaitu dute, "Iñorkiñak" herriko erromeria taldeari txanda pasa emanez. Dantza batean jarri dituzte, frontoira gerturatu direnak.