Azaroan abiatu genuen maiatzeko hauteskundeei begira Puntuz Puntukako prozesua. Herritar eta udal ordezkarien ekarpenekin balantzea egin eta ia 80 herritarrekin aurrez aurre konpartitu eta etxe guztietara bidali genuen. Usurbilgo EH Bilduren herri programa finkatzeko herritar guztiekin prozesu partehartzailea martxan jarri zen. Urrengo lau urteetako udal programa lantzeko, herriaren beharrak arloka antolatu eta herriko eragile eta herritarrekin elkarlanean identifikatu ziren datozen urteetako beharrak eta lehentasunak. Honela, herri programako lehen zirriborroa osatu genuen eta ia 200 herritarrekin konpartitu dugu ekarpenak egiteko aukera irekiaz. Martxoak 7an egin genuen mintegian puntuz puntukako hausnarketa eta ekarpenak jaso genituen. Horrekin batera lehentasunak ere jarri genituen.
Tarte honetan osatutako herri programa aurrera eramateko zerrendak osatzen joan gara. Horretarako EHBilduko oinarri sozialari proposamenak egiteko aukera zabaldu zitzaion. Herritarrek zerrendetarako proposatutako pertsonekin hitz egin da banan bana. Esperientzia eta freskotasuna, emakumeak eta gizonak, generazio ezberdinen arteko oreka, heldutasuna eta gaztetasuna, auzoen arteko oreka izan dira kontuan izan ditugun ezaugarriak zerrenda osatzeko garaian.
Xabier Arregi
Alaitz Aizpurua
Xuban Zubiria
Jone urdanpilleta
Iñaki Ugarte
Irene Gartzia
Josune Estella
Joxe Mari Iribar (argazkian ez dago)
Bego Elexpe
Eustakio Arrojeria
Ixabel Korta (argazkian ez dago)
Jose Piñas
Kuluxka Olaizola
Asier Iturralde