Mundu bat Usurbilen, Korrikarekin bat [Bideoa] [Argazkiak]

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 24a, 10:00

Igande eguerdiarekin egokitu denez, inoizko Korrika jendetsuena izan da. Goikaldeko bideoa 25 minutukoa da eta bertan laburbildu dugu Korrikak Usurbildik barrena eman duena. Zubietako Lanbide Eskola izan da Korrikaren lekukoa lehena hartzen. Ondoren, eskuz esku joan da Aginagaraino. Bidean, Zubietako Herri Batzarrak, Zubietako Eskola Txikiak, Usurbilgo Udalak, EH Bildu koalizioak, NOAUA! Kultur Elkarteak, Andatzpe elkarteak, Elhuyarrek, Box tailerrak, Etumeta Euskaltegiak, Udarregi ikastolak, Berriolak, Andatza Mendizale Elkarteak, Irisasi Gazte Zentroak eta Aginagako Jai Batzordeak eraman dute lekukoa, besteak beste.

 

Usurbilgo Udaletxeko udal gobernuak Zubietan hartu du lekukoa:

Segidan, EH Bildu koalizioaren txanda izan da:

NOAUA! Kultur Elkarteak ere kilometro bat erosi du eta Josu eta Leire Furundarena anai arrebak izan dira gure lekukoa eraman dutenak. Bazkide egin berri dira eta beraiek izan dute lekukoa eramateko ohorea:

Santuenera iritsi berri, Andatzpe elkarteak, Elhuyarrek eta Etumeta AEK Euskaltegiak eraman dute tropela martxa bizian:

Atxegaldetik N634 errepidea hartu zuen Korrikak eta tarte horretan Andatza Mendizale Elkarteak eraman zuen lekukoa:

Txokoalden, Irisasi Gazte Zentrokoek hartu zuten lekukoa eta Aginagako Jai Batzordeak eraman zuen euskararen lekukoa Mapileraino:

 

Argazkitegian, argazki ugari

Argazkitegian galeria bat osatu dugu: Usurbil Korrika19. Klik egin esteka HONETAN eta 30 argazki topatuko dituzue. Zure argazkiak hemen ikusi nahi badituzu, igorri argazkiak jpg euskarrian erredakzioa@noaua.eus posta helbidera.

Iñaki Agirresaroberen irudiekin osatu dugun Argazkitegia ikusteko egin klik esteka HONETAN.

Josune Estellaren irudiekin album bat osatu dugu. Argazkitegia ikusteko egin klik esteka HONETAN.

Lurdes Huetak ere argazki asko bidali dizkigu. Esteka HONETAN dituzue ikusgai.