Ostiral honetan, 19:00tan, hitzaldia sutegi-n.
Kaixo lagun!
Ostiral honetan ,Martxoak 27, hitzaldia antolatu dugu Sutegi-n arratsaldeko 19:00etan. Bertan Erabakitzeko Eskubidea eta Gure Esku Dago ekimena izango ditugu hizpide; zer egoeratan gaude gaur egun? zein dira gure ahuldade eta puntu indartsuak? zer egin hemendik aurrera?
Hizlari izango ditugu Zelai Nikolas bizkaitarra eta Gaizka Aranguren nafarra. Moderatzaile lanetan berriz, Pello Zubiria.
Oso interesgarria izango delakoan gaude eta bertan ikusi nahi genizuke zuri ere! Guztiok gara gure etorkizunaren jabe, guztiok gara jostun!
MAHAI IBILTARIA
Hitzaldiaren ondoren mahaia aterako dugu kalera eta bertan ekainak 20ko ekitaldirako izena emateko aukera izango du nahi duenak. Apirilak 5an ere (igandea) berriz aterako dugu mahaia, eguerdi aldean frontoi inguruan aurkituko gaituzue.
Herri bat gara. Erabakitzeko Eskubidea dugu. Herritarron garaia da.
GED Usurbil