Urteko batzar nagusia ospatu zuten urtarrilean, bazkideen arteko txapelketak otsailean eta martxorako Jubilatu Astea antolatu du Gure Pakea Elkarteak. Hondarribiara irteera, barreterapia, botiken erabileraren inguruko hitzaldia, edota bazkaria programatu ditu jubilatuen bilguneak. Ekitaldi guztiok, martxoko azken aste honetan:
Martxoak 23, astelehena
17:00 Trintxerpeko abesbatza. Ekitaldia, bi hizkuntzetan.
Martxoak 25, asteazkena
17:00 Hitzaldia: “Botikak nola erabili”.
Hizlaria: DYA-ko sendagile bat. Hitzaldia, euskaraz eta erdaraz.
Martxoak 26, osteguna
9:00 Ibilaldia Laurok liburu denda aurretik abiatuta, Hondarribia eta Guadalupera eta itzulera.
Hamaiketakoa eta bazkariko prezioa: 20 euro bazkideentzat.
Martxoak 27, ostirala
17:00 Hitzaldia: barreterapia.
Martxoak 29, igandea
12:00 Meza, hildako bazkideen alde.
14:00 Bazkaria Aialde Berri sagardotegian. Prezioa: 24 euro bazkideentzat. 29 euro gainerako jubilatuentzat.
Izen ematea: martxoaren 16tik 20ra, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.