Giro euritsua tarteko, astelehen honetan, Kalezar eta Urdaiagatik abiatuta, Udarregi Ikastolak antolatua zuen Korrika Txikia bertan behera utzi berri dute. Frontoian iragarria zuten kantaldia ordea bere horretan mantenduko da. Ikasle eta irakasleak 16:00ak aldera frontoira jaistekoak dira, abestera. Segidan, indarrak berritzeko AEK-koek banaturiko txokolate gozoa dastatu ahalko da. Parte hartzeko gonbita ikastolatik: "Anima zaitezte eta etorri kantatzera eta ondo pasatzera!".