Aterpean abestuz ospatu du Udarregi Ikastolak, Korrika Txikia

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 23a, 18:26

Etengabe ari zuen euriak derrigortuta, bertan behera utzi behar izan du Udarregi Ikastolak, astelehen bazkalosterako antolatua zuen Korrika Txikia. Ez ordea, ibilbide amaieran iragarritako kantaldia. Arratsaldeko lauetarako frontoian bildu dira ikasle eta irakasleak, euskal kantak abestera. Tartean, gaurkotasun handiko bi abesti; batetik, egunotan ospatzen ari den 19. Korrikarena. Eta urriaren 4an, Usurbilen ospatuko den #Kilometroak15 ekimeneko abestiarekin agurtu dute saioa. Aipatzekoa, kantaldia musikari lanetan jardun duten ikastolako ikasleek girotu dutela. Ikastolako kideak kantaldi betean ziren artean, gaurko girorako ezin aproposagoa zen txokolate gozo eta beroa prestatzen ari ziren Etumeta AEK euskaltegikoak. EkitaldiĀ amaieran, ikasle "uholdea" izan dute, denak txokolate bero eske.