Apirilaren 12rako finkatu dute herriko mendizale taldeak hurrengo irteera. Oraingoan, Debagoiena aldera joateko gonbita luzatzen digute. Urkulu-Kurutzeberri-Andarto-Urkulu (Aretxabaleta) ibilbidea osatuko dute. Irteerarako izen emateko epea zabaldu dute. Hemen dituzue, kontuan izan beharreko zehaztasunak:
Abiatzeko hitzordua: 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik autobusez.
Ibilbidea: Urkulu-Kurutzeberri-Andarto-Urkulu (Aretxabaleta). 19 kilometro.
Izen ematea: 12 euroko ordainketa egin apirilaren 8a baino lehen, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu zenbakiotako batean:
RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321.
KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Otordua, ibilbidea amaitutakoan egingo da.
-Janaria norberak eraman behar du.
-Edaria antolatzaileek eramango dute.
-Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.