Haur nahiz helduentzat bada non aukeratua. Datozen hilabeteei begira, aisialdirako eskaintza zabala antolatu dute Aginagan, adin tarte guztietako herritarrentzat. Txokoak, pintura, yoga, zumba, patin ikastaroak. Haurrentzako txokoak datozen oporraldirako iragarri dituzte, eta iraupen ezberdina izango duten gainerako ikastaroak apirilean abiatuko dira. Ekimen guztiotarako izen ematea ireki dute jada. Zehaztasun gehiago, segidan:
Aste Santuko Txokoak
Egunak: martxoak 30, 31. Apirilak 1, 7, 8, 9 eta 10.
Ordutegia: sarrera 9:00-10:00 artean, irteera 13:00ean.
Ordutegia: 17:00-18:30.
Tokia: helduen pintura gela.
Oharra: haur kopuruaren arabera zehaztuko da hasteko eguna.
Ordutegia: asteartetan, 14:30-15:30 artean.
Tokia: psikomotrizitate gela.
Zumba, heldu eta haurrentzat
Ordutegia: asteazkenetan. 16:45-17:45 artean.
Tokia: eliza zaharra.
Patin ikastaroa
Iraupena: 6 aste, apirila-maiatza artean.
Ordutegia: ostiraletan, 16:45-17:45 artean.
Apuntatzeko azken eguna: martxoak 25.
Tel: 607 484 597 (Ainhoa).