Partiden ordutegiak zehaztea baino ez zen falta, eta Euskal Eskubaloi Federazioak finkatu du neurketak noiz jokatuko dituzten, Usurbil K.E.-ko jubenil neskek. Denboraldi bikaina osatu eta Euskadiko txapelketan emaitza ezin hobeak izan ostean, azken fasera heldu dira Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldekoak; Euskadiko Txapelketako finala jokatzera. Asteburu honetan, martxoaren 27tik 29ra lehiatuko da Nerea Agudok, Ane Herrerok eta Lara Montesek zuzenduriko taldea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako lehian, goiko postuetan sailkatu diren hiru talde onenekin; Barakaldoko Zuazo, Etxebarriko Kukullaga eta Ermuako Errotabarrikoekin.
Lau taldeotako baten "etxean" erabakiko da nor den Euskadiko onena; Euskal Eskubaloi Federazioak eginiko zozketan erabaki denez, Etxebarrin jokatuko dira azken faseko neurketak.
Etxebarrin, azken faseko neurketak
Martxoak 27, ostirala: 1. jardunaldia
18:00 Zuazo-Autobuses Juantxu Kukullaga
19:45 Errotabarri-Usurbil K.E.
Martxoak 28, larunbata: 2. jardunaldia
16:30 Zuazo-Usurbil K.E.
18:15 Autobuses Juantxu Kukullaga-Errotabarri
Martxoak 29, igandea: 3. jardunaldia
10:30 Errotabarri-Zuazo
12:15 Autobuses Juantxu Kukullaga-Usurbil K.E.
13:45 Sari banaketa.
Jubenil nesken taldeko kideak
Entrenatzaileak: Nerea Agudo, Ane Herrero eta Lara Montes.
Jokalariak: Leire Furundarena, Eukene Uli, Olatz Uli, Ane Encina, Leire Perurena, Leire Arregi, Natali Izagirre, Maider Zubelzu, Ainhoa Segurola, Paloma Huguet, Maddi Aburruza, Amaia Arruti.