Gora Korrika! (Bideoa)

ZaloaArnaizIbarguren 2015ko mar. 24a, 12:27

Martxoaren 22an 19. Korrika pasa zen Usurbildik, 14:30ak aldera. Usurbildarrok ez genuen huts egin AEK-k bi urtetik behin antolatzen duen euskararen aldeko ekimen honetara. Noaua! astekariak lan bikaina egin du Korrikako lekukoa hartu duten guztiei argazkiak ateratzen eta bideoz grabatzen. Nik eta beste hiru lagunok ere hor ibili ginen kamararekin klik eta klik egiten... Ez da erraza izan lau lagunon irudiak 10 minutuko bideoan laburtzea... Hala ere esfortzua egin dugu, Korrikak merezi duelako eta hementxe duzue emaitza. Ea gustatzen zaizuen!

Gora Korrika! Gora Euskahaldunak!

https://www.youtube.com/watch?v=8mJ7bekVsnc