Botiken erabileraren inguruko hitzaldiarekin segiko du gaur, Jubilatu Asteak

Noaua Aldizkaria 2015eko martxoaren 25a

Trintxerpeko abesbatzako kideek eskainitako emanaldiarekin abiatu zen Jubilatu Astea astelehenean. Atzoko etenaldiaren ostean, asteazken honetarako iragarri duten bigarren ekitaldia, botiken erabileraren inguruko hitzaldia, 17:00etan Artzabalen. DYA-ko sendagile batek eskainiko ditu argibideak, bi hizkuntzetan bideratuko duen saioan.

Igandera arte luzatuko da Jubilatu Astea. Bazkari, irteera, edota barreterapia saioa, iragarri dituzten ekitaldien artean:

Martxoak 25, asteazkena

17:00 Hitzaldia: “Botikak nola erabili”.

Hizlaria: DYA-ko sendagile bat. Hitzaldia, euskaraz eta erdaraz.

Martxoak 26, osteguna

9:00 Ibilaldia Laurok liburu denda aurretik abiatuta, Hondarribia eta Guadalupera eta itzulera.

Hamaiketakoa eta bazkariko prezioa: 20 euro bazkideentzat.

Martxoak 27, ostirala

17:00 Hitzaldia: barreterapia.

Martxoak 29, igandea

12:00 Meza, hildako bazkideen alde.

14:00 Bazkaria Aialde Berri sagardotegian. Prezioa: 24 euro bazkideentzat. 29 euro gainerako jubilatuentzat.

Izen ematea: martxoaren 16tik 20ra, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.