-Badator aurtengo Udajolas. NOAUA! Kultur Elkarteak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatu ohi duen uztaileko aisialdi ekimeneko antolaketa lanak martxan ditu jada. Momentuz, Udajolaserako begiraleen lan poltsa osatu nahi da. Eta lan poltsa osatzeko begiraleak behar dira noski. Uztailean 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduriko udalekuetan lan egiteko interesa duzuenok bidali emailez zuen kurrikuluma apirilaren 3a baino lehen, edo helarazi bestela, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara. Honatx hartu emanetarako bideak:
Bordaberri 3
elkartea@noaua.eus
943 360 321
Begiraleen profila
Kurrikulumarekin batera, bi agiri ere aurkeztu beharko dira; begirale titulua batetik, eta EGA edo baliokidea den agiria baita. 2 urteko esperientzia eskatzen da. Usurbildarrek lehentasuna izango dute.
Txokoak opor hauetan, Usurbilen eta Aginagan
-Aste Santuko Txokoak Aginagan:
Egunak: martxoak 30, 31. Apirilak 1, 7, 8, 9 eta 10.
Ordutegia: sarrera 9:00-10:00 artean, irteera 13:00ean.
Apuntatzeko azken eguna: martxoak 25.
Tel: 607 484 597 (Ainhoa).
-Usurbil F.T.-ren kirol txokoak:
Egunak: apirilak 7-11.
Ordutegia: 9:30-12:30.
Tokia: Harane, Kiroldegia, frontoia.
Izen ematea: futusurbil@yahoo.es