Erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldia ostiralean

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 25a, 12:53

Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak antolatuta, ostiral honetan, martxoaren 27an 19:00etan Sutegiko auditorioan. Zelai Nikolas eta Gaizka Aranguren gonbidatu dituzte, Pello Zubiriak bideratuko duen hitzordura. Erabakitze eskubideaz eta Gure Esku Dago mugimenduaz ariko dira. “Zer egoeratan gaude gaur egun? Zein dira gure ahultasun eta puntu indartsuak? Zer egin hemendik aurrera?. Oso interesgarria izango delakoan gaude eta bertan ikusi nahi genizuke zuri ere! Guztiok gara gure etorkizunaren jabe, guztiok gara jostun!”, diote antolatzaileek.

Mahai ibiltaria

Ekainaren 20an antolatu den nazio mailarako ekimenerako izen emateko mahaia jarriko dute ostiraleko hitzaldiaren ostean. Baita apirilaren 5ean eguerdi partean. Frontoi inguruan jarriko dute.

Errifak

Gure Esku Dagok berriki antolaturiko errifa zozketako zenbaki sarituak atera dira:

1. saria, Eskoziara bidaia. 2216.

2. saria, Kataluniara bidaia: 10724.

3. saria, Goierriko landetxe batean egonaldia: 16685.

Sarituetako bat bazara, idatzi karmele@gureeskudago.eus helbidera. Saria eskatzeko azken eguna, apirilaren 30a.

3