Zubieta gaurtik, 4 barrutietan banaturiko Donostia mendebaldean

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 26a, 13:00

Donostiako Udaleko udalbatzan duten gehiengoaz baliatuta, PSE-EE, PP eta EAJ-PNVren aldeko bozkekin, hiriaren egitura aldatzea onartu berri dute, ostegun honetan egiten ari diren osoko bilkuran. Hiriburua lau barrutietan zatitzea onartu berri dute hain zuzen eta barrutiotako batean sartuko da Zubieta aurrerantzean; mendebaldekoan, Antiguo, Aiete, Añorga eta Ibaetarekin batera. Honela geratuko da egituratua, Donostia:

-Iparraldeko barrutia: Alde Zaharra, Erdigunea, Amara, Loiola-Txomin eta Martutene.

-Ekialdeko barrutia: Altza, Intxaurrondo, Ulia eta Bidebieta.

-Hegoaldeko barrutia: Gros eta Egia.

-Mendebaldeko barrutia: Antiguo, Aiete, Añorga, Ibaeta eta Zubieta.

Donostiako udalbatzak, gobernu taldea aurka zela hartu duen erabakia behin betikoa da. Behin behinean onartu ostean, alegazioetarako egon den tartean, hainbat auzo elkarteetako kideek erreklamazioak aurkeztu dituzte. Baina alegazio guztion aurka agertu dira, PSE-EE, PP eta EAJ-PNV. Hiru eragile politikoen proposamena atera da aurrera. Historikotzat jo duten erabaki honekin, zatiketa honekin, Donostiako Udala auzoetara gerturatu nahi dute.

Auzo elkarteen foroa, Donostia demokratikoagoaren alde

Auzo elkarteek aldiz (tartean da Zubietako Herri Kontseilua) bilgune bat osatu dute. Atzo aurkeztu zuten hedabideen aurrean. Honatx euren adierazpena:

Behean sinatzen dugun auzo-elkarteek. Donostia, bizitzeko hiri egokiagoa, demokratikoagoa eta parte-hartzaileago baten alde lan egiteko Foroa eratu dugu.

Duela hilabeteak, Auzo Elkarteek. aldizka, bilerak burutzen ditugu eta bertan ikusi dugu beharrezkoa dugula elkarrekin lan egiteko eremuak eraikitzea,  hiritar guztioi eragiten diguten gai ezberdinak jorratzeko. Adibide nabarmen bat, berriki hiria barrutietan zatitzeko onartu den araudia izan da. Gai garrantzitsu hau, ez auzo-elkarteei, ez eta hiritarrei galdetu gabe, arrazoiak eman gabe eta eztabaidatzeko aukerarik gabe onartua izan.

Behar hauek guztiak ez dira berriak, beste batzuetan honelako eremuak sortzen saiatu gara, baina une honetan hiritarrak, orokorrean, gai publikoetan parte-hartze handiagoa eskatzen du, eta honengatik ikusi dugu auzo-elkarteak bilduko dituen gunea eraiki dezakegula.

Auzo-Elkarteak, Donostiako Auzo-Elkarteen foroa eraikitzea erabaki dugu, hemen Donostia bizitzeko hiri egokiagoa, demokratikoagoa eta parte-hartzaileago baten alde lan egiteko aukera emango digu.

Foro honek auzo-elkarteen arteko harremana hobetzeko tresna izan nahi du, auzotarrei eragiten dieten gaietaz hitzegiteko gunea. Eta baita ere instituzio ezberdinak, hiritarren eskakizunei ematen dieten erantzunen iragarle.

Gainera, Foro honek hiritarren parte-hartze eredu eraginkorragoena zehazteko asmoa du, kontuan hartu gabe zein alderdi politikok gobernatzen duen hirian. Hiritarren parte-hartzea bermatua egon behar du eta honetarako behetik eraikia izan behar da.

Donostia, 2015eko Martxoak, 25

Morlanstarrak Auzo Elkartea

Amara Berri Auzo Elkartea

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea

Altza XXI Herri Ekimena

Herripe Auzo Elkartea

Amarabai Auzo Elkartea

Lantxabe Aieteko Bizilagun Elkartea

Uliako Auzo Elkartea

Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea

Ondarpe Groseko Auzo Elkartea

Asociación de Vecinos Añorga Txikitarrak Auzo Elkartea

AAVV Sarroeta A.E. Martutene

Agrupación Comunidades Polígono Bera Bera

Lan Berri Txomin-Enea

AAVV Urumea Ibaia A.E

Egia Bizirik

AVERIL, Asoc. de Vecinos de Riberas de Loiola – Loiolako Erriberako A.Elkartea

Igeldoko Herri Kontseilua

Zubietako Herri Kontseilua