Barreterapia eta bazkaria, Jubilatu Astea agurtzeko

Noaua Aldizkaria 2015eko martxoaren 27a

Trintxerpeko abesbatzakoen bisitaren, botiken erabileraren inguruko hitzaldiaren eta Hondarribiko irteeraren ostean, azken txanpan da Gure Pakea Elkarteak antolaturiko Jubilatu Astea. Ostiral honetarako barreterapia saioa antolatu dute. Eta iganderako, bazkideen biltzarra; lehenik elizan, gure artetik joandakoak omentzeko, eta gero bazkaritarako bilduko dira Santuenean:

Martxoak 27, ostirala

17:00 Hitzaldia: barreterapia.

Martxoak 29, igandea

12:00 Meza, hildako bazkideen alde.

14:00 Bazkaria Aialde Berri sagardotegian. Prezioa: 24 euro bazkideentzat. 29 euro gainerako jubilatuentzat.

Izen ematea: martxoaren 16tik 20ra, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.