Ordubete gutxiago atseden hartzeko, parrandarako edo nahi denerako. Larunbatetik iganderako gauean, goizaldean hobeto esanda, erlojuak ordubete aurreratu beharko ditugu, udako ordutegi berrira egokitzeko. Igande goizaldeko 2:00etan 3:00ak izango dira honenbestez. Ordu aldaketarekin, martxoaren 29tik aurrera, arratsaldetan beranduago ilunduko du. Argitasun tartea handitzen joango da hurrengo hilabete hauetan.
Urtean bitan izaten da ordu aldaketa. Martxoko azken asteburu honetan erlojuak udako ordutegira egokitzeko, eta urriko azken asteburuan, negukora egokitzeko.