Kirol txokoak abiatu aurretik, azken futbol neurketak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 27a, 09:37

Bi futbol neurketa iragarri dituzte astebururako Haranen. Partida bana, larunbat eta igande goizeko 11:00etarako; infantil mutilak eta alebin federatuen neurketak. Aldaketarik ez bada,  datozen jai egunen aurreko azkenak. Usurbil FT-koek atseden hartzeko tarte handirik ez dute izango aurten ere, kirol txokoak antolatu baitituzte apirilaren 7tik 11ra:

Futbola Haranen

Martxoak 28, larunbata

11:00 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E. “B”

Martxoak 29, igandea

11:00 Alebin federatuak: Danena K.E.-Usurbil F.T.

Kirola eta aisialdia bat eginik, Usurbil F.T.-ren txokoetan

Ostiral hau, martxoaren 27a azken klase eguna izango dute haur eta gaztetxoek. Gero bi asteko oporraldia, aisialdirako tarte zabala. 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoek ordea kirola eginez igaro dezakete oporren azken txanpa, kirol txokoak antolatu ditu eta, Usurbil Futbol Taldeak, aipatu adin tartean daudenentzat. Apirilaren 7tik 11ra, goizez eta hiru orduz: 9:30-12:30 artean. Txokoetako jarduerok bideratzeko hiru instalakuntza baliatuko dituzte; Harane, Oiardo Kiroldegia eta frontoia. Informazio gehiago eta izen ematea: futusurbil@yahoo.es

Jarduera anitz astebetez

Lehiakortasuna alboratu eta aisialdia kirola eginez gozatzeko aukera eskaini nahi diete modu honetan, ekimenean parte hartzen ari diren 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoei. Futbola dute ardatz nagusi, baina bestelako jarduerek ere tartea dute kirol txokoetan; eskubaloia, herri kirolak, saskibaloia, jolas tradizionalak... Iazko Kirol Txokoetako taldea duzue beheko irudian.