Andatzaren kudeaketaz hitz egiteko bilera astelehenean

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 27a, 09:36

Herritarren parte hartzea sustatu nahi du Usurbilgo Udalak, Andatzaren kudeaketaren gaian. Horretarako, hitzarmen bat sinatzekoa da datorren astean Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Honetaz guztiaz hitz egiteko bilera deitu dute, astelehenerako, martxoaren 30erako, 18:00etan Potxoenean. "Aldundia eta Udalaren artean Andatza-Irisasi mendiko kudeaketan gure herriaren parte hartzea bermatzeko hitzarmena hurrengo egunetan sinatuko da. Hitzarmen horretan kudeaketaren jarraipenerako batzorde misto bat Aldundia-Herria aurreikusten da, eta batzorde horretan herriko taldeen ordezkari bat egotea proposatzen du udalak. Horrretaz guztietaz mintzatzeko, eta herriko taldeen ordezkaritza antolatzeko da bilera hori".

Bilera hitzordua

Eguna: martxoak 30, astelehena.

Ordua: 18:00.

Tokia: Potxoenea.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.