[#Kilometroak15] Apirilean, bi antzezlan

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 30a, 12:22

NOAUA! astekarian aurreratu genuen bezala, bi antzezlan iragarri ditu #Kilometroak15 batzordeak. Alex Tellok zuzenduak dira bi antzezlanak.

Apirilak 11, larunbata

19:30 Atea Teatro taldearen “Zu Gabe” antzezlana Sutegin.

Sarrera: egunean bertan, 6 euro.

Edukia: “Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta justu orain, gehien behar zintudanean azaldu zara”. Bizitzaz eta heriotzaz hausnarketa egingo dute aktoreek. Dramaren xedea ikuslea hunkitzea baino gogoetara eramatea da.

Zuzendaria: Alex Tello. Aktoreak: Anabel Arraiza, Inazio Tolosa.

Musika: Mikel Laboa. Eszenografia: Jose Luis Zumetaren irudiak. Argiztapen diseinua: Xabier Lozano.

Apirilak 29, asteazkena

20:00 Aurreestreinaldia Artzabal tabernan: “Ekoetikopatetikobikoa” (poltsiko antzerkia).

Akoreak: Anabel Arraiza eta Jabier Rodil.

Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello.

Sarrera: egunean bertan, 5 euro (antzerkia+pintxoa).