Ziortzako udako kanpaldian izena emateko garaia da

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 30a, 12:25

Errioxako Peñaloscintosek harrera egingo die beste urte batez, uda honetan Ziortzako kanpaldira joango diren begirale eta LH 5-6ko eta DBHko gazteei. Ohi bezala, uztailean izango da, Santixabelak amaitu ostean helduko dira lehen txandako gazteak. Kanpaldirako antolaketa lanak abiatu dituzte Ziortzakoek. Aurrematrikulatzeko epea zabaldu dute.

Irekita egongo da, martxoaren 31ra arte. Plaza kopuru mugatua egongo da. Apuntatzeko eta informazio gehiagorako, idatzi ziortzage@gmail.com helbidera. Apuntatzeko datuok bidali: izen abizenak, helbidea, telefono zenbakia, maila, guraso edo tutorearen e-posta helbidea.

Bestela, Sutegin eta apaiz etxean eskuragarri egongo diren eskuorriak datuekin bete eta apaiz etxeko postontzian utzi. Jendaurreko hitzordu bat ere finkatu dute Ziortzakoek. Larunbat honetan, martxoak 28, goizeko 11:00etatik 13:00etara apaiz etxean egongo dira Ziortzako kideak, behar dituenari argibideak ematen. Aurrematrikulazioa egin nahi duenak ere bertara jo dezake egun horretan. “Udako egun batzuk lagunartean eta naturarekin gozatuz pasa nahi al dituzu? Ziortzako kanpaldira etortzera gonbidatzen zaitugu!”, luzatu dute gonbita Ziortzakoek.

Kanpaldiko txandak

Lehen txanda: uztailaren 7-21, DBH-koentzat.

Bigarren txanda: uztailaren 21etik 30era.

LH 5-6koentzat.

Ziortzaren 30. urteurrena

Apirilak 18, larunbata

12:00 Argazki proiekzioa eta omenaldia Sutegin. Ondoren, erakusketaren irekiera, Sutegin.

13:00 Trikipoteoa.

14:30 Bazkaria. Txartelak salgai: Bordatxon, Aitzagan eta Apaiz-etxean.

Apirilak 19, igandea

12:00 Eukaristia.

Apirilak 18-26

17:00-19:00 Erakusketa, Sutegiko aretoan.

Apirilak 26 , igandea

10:00 Gaztetxoentzat jolasak frontoian.

14:00 Bazkaria (norberak berea ekarri, eta edaria eta postrea Ziortzaren kontura).

15:30 Jolasen jarraipena.

18:00 Dantzaldia.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.