Donostiako Loiolako pilotalekuan Eskola Kirola egitasmoaren baitan, pilotako finalak jokatu ziren aurreko larunbatean. Iñaki Agirresarobek argazki bat eta kronikatxo hau bidali digu. "Hainbat mailatan jokatu ziren baita nesketakoan ere. Bertan, sailkaturiko herritarrak bagenituen: Peru Aranburu eta Eneko Agirresarobe. 16-15 irabazi zuten Antiguako bikotearen aurka. Partidu borrokatua eta emozioz beterikoa gertatu zen".