Igande honetan, Tipi-Tapako pintxo bereziak. Oraingoan garaiko arrainarekin. Edariarekin batera, 2 euroren truke dastatu ahalko ditugu, goiz partean hasi eta arratsaldeko 15:00ak aldera arte, Txiriboga, Aitzaga, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernetan.
Ez ahaztu pintxoak dastatzen joan ahala, Tipi-Tapa txarteleko zigiluak biltzeaz. Zigilu guztiak lortzean, sartu txartela, tabernetan egongo diren kaxetan. Bi sariren zozketan parte hartzeko aukera izango duzue hartara; Hurbilago Elkarteko establezimeduetan xahutzeko 150 euroko erosketa txartela eta Txirristran dastatzeko bi lagunentzako afaria zuenak izan daitezke. Aipatu tabernan ospatuko da sarion hurrengo zozketa. Datorren Tipi-Tapa amaieran; apirilaren 5ean, arratsaldeko 15:00etan, Txirristra tabernan.
a