Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, bigarren izan zen Amador Granados

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 31a, 11:50

Abiadura olinpikoan, munduko txapeldun izan zen iaz Amador Granadosek osatzen duen hirukotea. Iaz lortu zuten balentria hori ezin izan dute errepikatu aurten, baina bigarren geratu dira, eta emaitzak Rio de Janeiro 2016rako ateak ireki dizkie. Apeldorn hirian (Herbeherak) jokatu zen  Txirrindularitza egokituari dagokion Pistako Munduko Txapelketa. Gauzak ez badira okertzen, Rio de Janeiro 2016ko Olinpiar Jokoetara joateko aukera asko ditu usurbildar txirrindulariak (argazkian, ezkerrekoa da Granados).