Apirilaren 12rako finkatu du herriko mendizale taldeak hurrengo irteera. Oraingoan, Debagoiena aldera joateko gonbita luza–tzen digute. Urkulu-Kurutzeberri-Andarto-Urkulu (Aretxabaleta) ibilbidea osatuko dute. Irteerarako izen emateko epea zabaldu dute.
Abiatzeko hitzordua: 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik autobusez.
Ibilbidea: Urkulu-Kurutzeberri-Andarto-Urkulu (Aretxabaleta). 19 kilometro.
Izen ematea: 12 euroko ordainketa egin apirilaren 8a baino lehen, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Plaza mugatuak.
Otordua, ibilbidea amaitutakoan egingo da.
Janaria norberak eraman behar du.
Edaria antolatzaileek eramango dute.
Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza Mendizale Kirol Elkartea.
Apirilaren 2an, Arantzazura
Herritar talde batek ohitura berrituko du Ostegun Santuan. Usurbil eta Arantzazu arteko bidea osatuko dute oinez.
Abiatzeko ordua: goizeko 05:00etan, Mikel Laboa plazatik.
Ibilbidearen luzeera: 63 km.
Ibilaldia: Andatza, Ziortzako langa, Andatzarrate, Zelatun, Mandubi, Itsaso-Ezkio, Zumarraga, Legazpia, Udala gaina, Aizkorri ingurua, Katabera eta Arantzazu.
Iraupena: 12-13 ordu.
Prezioa: 50 euro, autobuseko joan etorriak eta eguneko otorduak barne. Aipatu diru kopurua, egunean bertan ordaindu behar da.
Otorduak: Mandubian hamaiketakoa, Legazpian bazkaria eta Arantzazun afari merienda.
Eraman beharrekoak: biderako otartekoa eta ura. Aldatzeko arropa. Itzultzeko autobus zerbitzua, ibilbideko puntu ezberdinetan eta helmugan.
Izen emateko: deitu 600 669 276 (Joxemiel Otaegi).