Auto abandonatua, aparkaleku bat okupatuz

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 1a, 11:02

Irakurle batek iradokizun bat egin digu e-posta bidez. "Sail bat ireki dadila herritarrek beren iradokizunak, behaketak eta abar bidali ditzaten". Berez, bada Ika-mika atala aldizkarian, eta bestela ere, herritarren kexuak edo antzekoak iritsi zaizkigunean, txokorik egin diogu NOAUA!n. Iradokizunarekin batera, ondoko argazkia eta testua erantsi digu emailean: "Argazkiko kotxeak  3-4 urte daramatza guztiz utzita, Lurda kinkildegiaren aurrean, aparkaleku toki bat okupatuz. Udaletxeak ezin izango lituzke beharrezko kudeaketak egin hura erretiratzeko?".