Udaberriko arropa koloretsua iritsi da #Gattunk dendara

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 1a, 11:14

Kolore biziz heldu da udaberria #Kilometroak15 ekimenaren aldeko dendara. Urtaro berrirako duten eskaintza ezagutu eta erosketak egin nahi badituzue, irekita izango da Gattunk datorren oporraldian ere, apirilaren 2an, 3an, 5ean eta 6an izan ezik. Jai egunak  baitira.  Ordutegian edozein aldaketa balego, dendako atean bertan jakinaraziko dute halere. Gainerakoan, ordutegi honetan aurkituko duzue zabalik:

Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 // 17:00-20:00 (Astelehen goiz, larunbat arratsalde eta igandeetan itxita).

 

Lilatoiko kamisetak

Lilatoiko kamiseta teknikoak salgai dituzte oraindik, Gattunk dendan. 18 eurotan eskura ditzakezue kamiseta hauek.

 

Banderola

Gattunk dendan salgai egoten jarraitzen dute bestalde, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko banderolak. 5 eurotan eskura daitezke.

 

Zumetatarren serigrafiak

Zumetatarrek bere ekarpena egin diote #Kilometroak15 jaiari. 150 eurotan daude salgai, Gattunk dendan.

 

Apirilean, bi antzezlan

Alex Tellok zuzenduriko bi antzezlan #Kilometroak15 ekimenaren baitan programatu dira, apirilerako:

 

Apirilak 11, larunbata

19:30 Atea Teatro taldearen “Zu Gabe” antzezlana Sutegin.

Sarrera: egunean bertan, 6 euro.

Edukia: “Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta justu orain, gehien behar zintudanean azaldu zara”. Bizitzaz eta heriotzaz hausnarketa egingo dute aktoreek. Dramaren xedea ikuslea hunkitzea baino gogoetara eramatea da.

Zuzendaria: Alex Tello. Aktoreak: Anabel Arraiza, Inazio Tolosa.

Musika: Mikel Laboa. Eszenografia: Jose Luis Zumetaren irudiak. Argiztapen diseinua: Xabier Lozano.

 

Apirilak 29, asteazkena

20:00 Aurreestreinaldia Artzabal tabernan: “Ekoetikopatetikobikoa” (poltsiko antzerkia).

Akoreak: Anabel Arraiza eta Jabier Rodil.

Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello.

Sarrera: egunean bertan, 5 euro (antzerkia+pintxoa).