Jai Batzordeak finkatu ditu Usurbilgo festetako egunak; uztailaren 1etik 5era ospatuko dira 2015eko Santixabelak. Hurrengo bilera apirilaren 27an astelehena egingo da, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.
Santixabeletako egitarau lehiaketa
Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 12ra arte. Oinarriak Potxoenean edo kultura@usurbil.eus helbidera idatziz eskura ditzakezue. Argibide gehiagorako: 943 371 999.