Kantu zaleen ikastarorik ez gaur, oporretan dira

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 7a, 11:40

Udarregi Ikastolako irakasle eta ikasleak oporretan izanda, astearteroko ikastarorik ez dute izango gaur kantu zaleek. Bi asteko etenaldia hartu du Kantu Taldeak, eta honenbestez, Susi Elosegi irakasleak bideraturiko hurrengo entsegu saioa, oporren ostean, apirilaren 14an, ohiko ordu eta lekuan; 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Kantuan ere bai, III. Dantza Egunean

Datorren kantu-jira berriz, apirilaren 25ean. Usurbilen, III. Dantza Eguna ospatuko den  larunbat berean hain zuzen. Kantu-jira berezia izango da honakoa ere. Dantza Eguneko egitarauan integratua egongo da eta dantza eta kantua uztartuko ditu ekitaldiak. 19:00etan abiatuko da frontoitik:

Apirilak 25, larunbata

17:30 Usurbilgo talde desberdinen dantza erakustaldia. Partehartzaileak:

- Usurbilgo Dantza Taldea: Euskal Dantzak.

- Tximeleta Taldea: Funky eta Hip-Hop.

- Warda Mallalen taldea: India, Polinesia, Amerikako tribu eta zingaroen dantzak hip-hoparekin.

- Kukuka taldea: dantza garaikidea eta euskal dantza-garaikide fusioa.

- Usurbilgo Zumba Taldea: Zumba.

19:00 Kantu-Dantza Jira, frontoitik abiatuta.

22:00 "DANTZAROA" Ikuskizuna:

"Usurbilgo Dantza Taldeak eta Muxurbil Antzerki taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna. Adin guztietako 60 dantzari baino gehiago taula gainean ikusteko aukera".

Antolatzailea: Usurbilgo Dantza Taldea.

Irudia: Zaloa Arnaiz Ibarguren.