3x3 saskibaloi partidak, asteazkenean Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 7a, 23:50

Hariak etenik ez Usurbilgo Gaztetxean, ezta oporren bueltan ere. Egunotarako bi ekintza antolatu dituzte. Bat hilerokoa, osteguneko afari beganoa. Oraingoan, bakarrizketa saio eta guzti. Aurretik ordea, kirol jarduera bat proposatzen digute; 3x3 saskibaloi txapelketa. Asteazken honetan, 17:00etan hasita Usurbilgo Gaztetxean. "Animatu neska-mutilak! Etor zaitezte zu eta beste bi lagun saskibaloian ibiltzera! Arauak momentuan azalduko dira", berri eman dute antolatzaileek, sare sozialen bidez. Musika gaua antolatu dute bestalde, apirilaren 18rako. Hona hemen, Gaztetxekoek orain arte lotua dute ekintzen agenda:

Apirilak 8, asteazkena

17:00 3x3 saskibaloi partidak, Gaztetxean.

Apirilak 9, osteguna

20:30 Afari beganoa, borondatearen truke.

Ondoren, Aitor "Ximel" oriotarraren bakarrizketa saioa.

Apirilak 17, ostirala

18:00-19:30 Fracking-ari buruzko hitzaldia Potxoenean. Hizlaria: "Fracking ez" taldeko kide bat. "Gure lurrak mehatxatzen dituen gaitz honen inguruan hitz egingo digu. Ondoren, Usurbilgo Gaztetxean afari beganoa eta sorpresa gehiago... Haria ez dadila eten".

Apirilak 18, larunbata

23:00 Musika gaua: Las Marines, Dj Elektropeña eta Dj Azkue.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.