Andatzak antolaturiko Aretxabaletako irteerarako izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 7a, 12:37

Igande honetarako, apirilaren 12rako finkatu du herriko mendizale taldeak hurrengo irteera. Oraingoan, Debagoiena aldera joateko gonbita luzatzen digute. Urkulu-Kurutzeberri-Andarto-Urkulu (Aretxabaleta) ibilbidea osatuko dute. Txangorako izen ematea ixtear da; asteazken hau duzue, apuntatzeko azken eguna.

Apirilak 12, igandea

Abiatzeko hitzordua: 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik autobusez.

Ibilbidea: Urkulu-Kurutzeberri-Andarto-Urkulu (Aretxabaleta). 19 kilometro.

Izen ematea: 12 euroko ordainketa egin apirilaren 8a baino lehen, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu zenbakiotako batean:

RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321.

KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua, ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.

-Janaria norberak eraman behar du.

-Edaria antolatzaileek eramango dute.

-Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Mendi bizikletako orientazio proba, Andatzan

Apirilaren 26an izango da, igandez. Ekimena, estreinakoz, Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du. "3 ibilbide izango dira. Aldapatsua bezain polita izatea espero dugun proba zuen gustokoa izango delakoan", hitzorduari buruzko informazio gehiago helbide honetan eskura dezakezue:

probak.GOTorientazioa.org

Orientazio probarako izena ere web orrialde berean eman dezakezue. "Animatu Gipuzkoako lehen BTT mendi orientazio proban parte hartzera. Mendi bizikleta, mapa eta mendian orientatzen ibiltzeko gogoa baduzu badakizu!", luzatu dute gonbita.