Igoera faseei begira da, Usurbil Kirol Elkartea

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 7a, 13:35

Denboraldi honetan izan duten maila mantentzen segi edo mailaz igotzeko neurketa erabakigarriak jokatuko dituzte asteotan, Usurbil Kirol Elkarteko zenbait taldeek. Lehenik eta behin, neurketa erabakiorra jokatuko du senior mutilen 1. nazional mailako taldeak, larunbat honetan. Usurbildarrek Amazsa Urdaneta taldekoen aurkako partida hau irabaziko balute, "1. nazionalean mantendu gaitezke, 3 jardunaldiren faltan!". Etxekoak animatzera joatera deitzen dute. Neurketa, larunbat arratsaldeko 19:30etan hasita, Oiardo Kiroldegian. Oraingoan, partida ikusteko sarrera, doan denentzat.

Egun berean, apirilaren 11n baita, baino ordu batzuk lehenago, Usurbil K.E.-k taldeko argazkia aterako du, 13:00etan Oiardo Kiroldegian. Usurbil Kirol Elkarteko partaide guztien erretratua alegia. "Adin guztietako jokalariak, entrenatzaileak, delegatuak eta zuzendaritzako kideak daude deituak" hitzordura. Adi, Usurbil Kirol Elkartetik eginiko ohar hauei: jokalariek kamiseta gorriarekin agertu beharko dute argazkia ateratzera eta entrenatzaile, delegatu eta zuzendaritzako kideek, polo beltzarekin.

Kadete eta jubenilen igoerak

Senior mutilen 1. nazional mailako taldeak neurketa erabakigarria jokatuko du larunbat honetan. Hurrengo asteburuan, apirilaren 17tik 19ra, neska-mutil kadete eta jubenil taldeek Euskal Ligarako igoera sektoreak jokatuko dituzte. Mutilen taldeen arteko sektorea, Usurbili egokitu zaio antolatzea. Honenbestez, Oiardo Kiroldegian jokatuko dira partidak. Eguneko bi neurketa. Neskenak, Bilbon. Lotzen doaz, igoera sektore hauen ordutegiak. Momentuz, zehaztasun hauen berri eman dute, Usurbil Kirol Elkartetik:

Kadete eta jubenil mutilen igoera fasea, Usurbilen

Apirilak 17, ostirala

Corazonistas-Usurbil K.E.

Atsedenaldia: Basauri.

Apirilak 18, larunbata

Basauri-Corazonistas.

Atsedena: Usurbil K.E.

Apirilak 19, igandea

Usurbil K.E.-Basauri.

Atsedena: Corazonistas.

Kadete eta jubenil nesken igoera fasea, Bilbon

Apirilak 17, ostirala

Eharialdea-San Adrian, Bilboko De la Peña Kiroldegian.

18:30 Kadeteak.

20:30 Jubenilak.

Atsedena: Usurbil K.E.

Apirilak 18, larunbata

Usurbil K.E.-Eharialdea, Bilboko Rekalde Kiroldegian:

16:30 Kadeteak.

18:30 Jubenilak.

Atsedena: San Adrian.

Apirilak 19, igandea

San Adrian-Usurbil K.E., Bilboko Rekalde Kiroldegian:

10:30 Kadeteak.

12:30 Jubenilak.

Atsedena: Eharialdea.

Irudiak: Peio Hernandez.