Errenta Aitorpeneko autolikidazio proposamena kontsultatzeko aukera, Ogasunaren atarian

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 8a, 09:47

Ogasunarekin diru-kontuak argitzeko unea heldu da beste behin. Datorren astelehenean, apirilaren 13an jarriko da martxan, 2014ko Errenta Aitorpen kanpaina. Oraingoan, beste urteetan ez bezala, zergadun bakoitzak, kanpaina abiatu aurretik, autolikidazio proposamena jasoko duen edo ez jakin dezake. Kontsultak egiteko, sartu gipuzkoa.eus/ogasuna/errenta atarian. Erantzuna baiezkoa bada, hau da, autolikidazio proposamena jasoko duela ikusten duenak, edukia ere asteazken honetatik aurrera ikus dezake.

Aurreikuspena, saldo negatiboarekin amaitzea

Gipuzkoako Ogasunak egunotan bidaliko ditu autolikidazio proposamenak etxeetara. Aurtengoan guztira, 238.811, iaz baino 1.863 gehiago (%0,8 gehiago), eta denera, 318,58 milioi euro jasoko dituzte zergadunek. Buruko, 1.098 euro bataz beste. Denera, 380.000 aitorpen tramitatuko direla aurreikusten du Ogasunak, iaz baino 6.000 gehiago. Horietatik, 90.000 zergadunei ordaintzea tokatuko zaie; 155 milioi guztira. Bataz beste, 1.722 euro zergadun bakoitzeko. Halere, 163,5 milioi euroko saldo negatiboa izango du 2014ko Errenta Aitorpenak.

Epeak

Honatx Errenta Aitorpena egiteko, finkatu diren datak:

-Apirilak 13-ekainak 25: autolikidazio proposamenak onartzeko epea.

-Apirilak 16-ekainak 5: errenta mekanizaturako txanda eskatzeko epea.

-Apirilak 17-ekainak 25: aitorpenak modalitate mekanizatuan eta Internet bidez aurkezteko epea.

Informazio gehiago:

902 100 040

gipuzkoa.eus/ogasuna/errenta