Ospakizun urtea du Ziortza Gazte Elkarteak. 30 urte bete ditu aisialdiko ekimenak bideratzen dituen bilguneak. Eta urtemuga ospatzera doaz, apirilaren 18tik 26ra. Erakusketa, omenaldia, jolasak... Eta Ziortzarekin loturarik izan duen edonor gonbidatu nahi duten bazkaria. “Ziortzan ibili garen guztiok elkartzea nahi dugu bazkaritan, garai zaharrak gogoratzeko, aurreko eta egungo belaunaldiak elkartu eta esperientziak partekatzeko aukera polita izango da”, gazteen bilgunekoen esanetan. Hitzordura, Ziortzakoek eskuragarri jarriko duten arroparekin joan zaitezkete. Kamiseta, jertse, poltsak eta buff-ak salgai dituzte eta. Informazio gehiago: ziortzage@gmail.com edo ziortzage.wordpress.com
Ekimenotan parte hartzera deitzen dute Ziortzakoek:
Apirilak 18, larunbata
12:00 Argazki proiekzioa eta omenaldia Sutegin.
Ondoren, erakusketaren irekiera, Sutegiko aretoan.
13:00 Trikipoteoa .
14:30 Bazkaria. Txartelak salgai: Bordatxon, Aitzagan eta Apaiz-etxean. Menuak:
-Helduen menua: paella, biribilkia eta pantxineta. Prezioa: 20 euro.
-Haurren menua: makarroiak, oilaskoa eta txokolate tarta. Prezioa: 12 euro.
Apirilak 19 , igandea
12:00 Eukaristia.
Apirilak 18-26
17:00-19:00 Erakusketa, Sutegiko aretoan.
Apirilak 26 , igandea
10:00 Gaztetxoentzat jolasak frontoian .
14:00 Bazkaria (norberak berea ekarri, eta edaria eta postrea Ziortzaren kontura) .
15:30 Jolasen jarraipena .
18:00 Dantzaldia.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.