Bakarrizketa saioak giroturiko afari beganoa, 20:30etan Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 9a, 09:30

Apirileko bigarren osteguna gaur. Hilero moduan, animalietatik eratorriak ez dauden produktu goxo askoez hornituriko afaria dastatzeko aukera, arratsaldeko 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Borondatearen truke izango den otordua, Aitor Arregi "Ximel" oriotarrak eskainiko duen bakarrizketa saioak girotuko du.

Hitzordu gehiago datorren asterako. Irabazi asmorik gabeko V. Azoka Kulturala, Fracking-ari buruzko hitzaldi, Mor-More taldekoen emanaldi eta afariarekin. Musika gau bat ere bai:

Apirilak 9, osteguna

20:30 Afari beganoa, borondatearen truke.

Ondoren, Aitor Arregi "Ximel" oriotarraren bakarrizketa saioa.

Apirilak 17, ostirala
: Irabazi asmorik gabeko V. Azoka Kulturala

18:00-19:30 Fracking-ari buruzko hitzaldia Potxoenean. Hizlaria: "Fracking ez" taldeko kide bat. "Gure lurrak mehatxatzen dituen gaitz honen inguruan hitz egingo digu.

20:00 Musika zuzenean eta material alternatiboa ikusgai, Sutegi atarian. Mor-More talde zarauztarraren lan berria estreinakoz entzuteko aukera.


22:00 Afaria Usurbilgo Gaztetxean, borondatearen truke.

Apirilak 18, larunbata

23:00 Musika gaua: Las Marines, Dj Elektropeña eta Dj Azkue.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.