Bi asteko etenaldiaren ostean, gaur zortzi izango duzue eskutan, hurrengo NOAUA!. 611. zenbakia asteazkenetik aurrera hasiko gara banatzen etxeetan. Eta pdf formatuan ere irakurtzeko modua izango duzue atari honetan bertan. 611. zenbakidun astekaria, asteartean eramango dugu inprentara. Beraz, hurrengo NOAUA!n ohar edo zorion agurrik argitaratzea nahi baduzue, bidali emailez erredakzioa@noaua.eus helbidera, datorren astelehena baino lehen. Edo ekarri NOAUA!ko egoitzara. Argibide gehiagorako, 943 360 321 telefono zenbakira deitu.
Egin, 2014ko astekarien bilduma
"Agur esan diogu 2014 urteari. NOAUA! guztiak bildu eta 2014ko tapa eta aurkibidearekin koadernatzeko garaia da". Hala da. 2014ko NOAUA! astekariekin bilduma osatzeko garaia da. 557-598 zenbakiak biltzeko tapak eta aurkibideak prest ditugu jada. Nahi duzuenean jasotzera pasa. NOAUA!ko bazkideok doan eskuratu ahalko dituzue, kultur elkarteko egoitzara etorrita. Bazkide ez direnek, 3 euro ordaindu beharko dituzte tapa edo azalarengatik eta 1,20 euro aurkibidearen truke. Koadernatzea Lizardi edo Laurok liburu dendan egin dezakezue. Koadernatze lanengatik bai, bazkide direnek eta ez direnek berdin ordaindu beharko dute.