Neurketa erabakiorra jokatuko du senior mutilen 1. nazional mailako taldeak, larunbat honetan, Amazsa Urdaneta taldekoen aurka. Usurbildarrek partida hau irabaziko balute, "1. nazionalean mantendu gaitezke, 3 jardunaldiren faltan!". Etxekoak animatzera joatera deitzen dute Usurbil K.E.-tik. Neurketa, larunbat arratsaldeko 19:30etan hasita, Oiardo Kiroldegian. Oraingoan, partida ikusteko sarrera, doan denentzat.
Egun berean, apirilaren 11n baita, baino ordu batzuk lehenago, Usurbil K.E.-k taldeko argazkia aterako du, 13:00etan Oiardo Kiroldegian. Usurbil Kirol Elkarteko partaide guztien erretratua alegia. "Adin guztietako jokalariak, entrenatzaileak, delegatuak eta zuzendaritzako kideak daude deituak" hitzordura. Adi, Usurbil Kirol Elkartetik eginiko ohar hauei: jokalariek kamiseta gorriarekin agertu beharko dute argazkia ateratzera eta entrenatzaile, delegatu eta zuzendaritzako kideek, polo beltzarekin.
Gipuzkoako jubenil mutilen eskubaloi selekzioaren entrenamendua
Eta biharamunean, igande goizean alegia, Gipuzkoako eskubaloi selekzioaren entrenamendua, Oiardo Kiroldegian baita. Jubenil mutilen mailakoena hain zuzen. Hitzordura herrialdeko talde ezberdinetako jokalariak gonbidatu dituzte. Usurbil K.E.-ko kide bat tartean; Mikel Atxega.
Ordutegia: 09:00-11:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Deituak dauden jokalariak:
Iker Area (Hondarribi)
Iker Sagarzazu (Bidasoa)
Aitor Isidro (Bidasoa)
Aitor Cañas (Bidasoa)
Unai Arroyo (Bidasoa)
Jon Matute (Egia)
Alejandro Beraza (Elgoibar)
Eneko Rubio (Elgoibar)
Iker Mujika (Ereintza)
Ander Arruti (Ereintza)
Unai Elissalt (Ereintza)
David Otegi (Ereintza)
Adur Oiartzabal (Ereintza)
Ander Olaizola (Pulpo)
Mikel Atxega (Usurbil K.E.)
Mikel Amilibia (Zarautz)
Eneko Goenaga (Zarautz)
Borja Idalgo (Zarautz)
Indar Loidi (Zarautz)
Aitor Atorrasagasti (Zarautz)
Kadete eta jubenilen igoerak
Senior mutilen 1. nazional mailako taldeak neurketa erabakigarria jokatuko du larunbat honetan. Hurrengo asteburuan, apirilaren 17tik 19ra, neska-mutil kadete eta jubenil taldeek Euskal Ligarako igoera sektoreak jokatuko dituzte. Mutilen taldeen arteko sektorea, Usurbili egokitu zaio antolatzea. Honenbestez, Oiardo Kiroldegian jokatuko dira partidak. Eguneko bi neurketa. Neskenak, Bilbon. Lotzen doaz, igoera sektore hauen ordutegiak. Momentuz, zehaztasun hauen berri eman dute, Usurbil Kirol Elkartetik:
Kadete eta jubenil mutilen igoera fasea, Usurbilen
Apirilak 17, ostirala
Corazonistas-Usurbil K.E.
Atsedenaldia: Basauri.
Apirilak 18, larunbata
Basauri-Corazonistas.
Atsedena: Usurbil K.E.
Apirilak 19, igandea
Usurbil K.E.-Basauri.
Atsedena: Corazonistas.
Kadete eta jubenil nesken igoera fasea, Bilbon
Apirilak 17, ostirala
Eharialdea-San Adrian, Bilboko De la Peña Kiroldegian.
18:30 Kadeteak.
20:30 Jubenilak.
Atsedena: Usurbil K.E.
Apirilak 18, larunbata
Usurbil K.E.-Eharialdea, Bilboko Rekalde Kiroldegian:
16:30 Kadeteak.
18:30 Jubenilak.
Atsedena: San Adrian.
Apirilak 19, igandea
San Adrian-Usurbil K.E., Bilboko Rekalde Kiroldegian:
10:30 Kadeteak.
12:30 Jubenilak.
Atsedena: Eharialdea.
Irudia: Peio Hernandez.