Tradizionalki, urteko kopuru altuena erregistratu ohi duen otsailaren ostean, aurten ere zertxobait behera egin du langabezia tasak martxoan Usurbilen; 347tik 343ra hain zuzen. Bina gizon eta emakume gutxiago, nahiz eta nabaria izaten segitzen duen gizon eta emakumeen arteko desorekak. 165 gizonezko langabetu zenbatu dituzte martxoan Usurbilen, eta 178 emakumezko.
Langabeziak behera egin duen artean, kontratazioak gora Usurbilen. 329 lan kontratu erregistratu ziren martxoan, otsailean baino 35 gehiago. Langabeziari buruz hitz egitean, aldatzen ez den beste ezaugarrietako bat; martxoan ere, ia lan kontratu guztiak aldi baterako erregistratu ziren. 329tik 314.
Buruntzaldean Lasarten eta Hernanin egin du zertxobait gora langabeziak martxoan. Bailarako gainerako udalerrietan behera. Gipuzkoan ere apur bat murriztu da; 194 langabetu gutxiago martxoan.
2015eko martxoa
Usurbil: 343. Buruntzaldea: 4.732. Gipuzkoa: 46.844.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 165.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 72.
45 urtetik gora: 87.
Emakumezkoak: 178.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 89.
45 urtetik gora: 81.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 10.
Industria: 64.
Eraikuntza: 34.
Zerbitzuak: 216.
Aurretik lanik gabe: 19.
Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 329.
Aldi baterakoak: 314.
Zerbitzuen sektorean: 241. Industrian 83.
Sexuaren arabera: 181 lan kontratu gizonezkoenak, 148 emakumezkoenak.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 1.019.
Astigarraga: 310.
Hernani: 1.325.
Lasarte-Oria: 1.381.
Urnieta: 354.
Usurbil: 343.
Guztira: 4.732.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 46.844.