Errenta Aitorpena euskaraz egiteko gonbita Buruntzaldeko udaletatik

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 13a, 09:31

Abiatu berri den Errenta Aitorpen kanpaina honetan ere, euskara ahotan hartzeko gonbita luzatzen digute Buruntzaldeko udalek, tartean Usurbilgoak. Zuetako batek baino gehiagok jasoko zuen edo jasotzear izango du autolikidazio proposamena. Aukera egokiena, Buruntzaldeko udalen esanetan, tramitazioa euskaraz egiteko. "Proposamena onartu behar duzunean, telefonoz edo Internetez, galdetu egingo dizute euskaraz ala gaztelaniaz egin nahi duzun. Aukeratu Euskara. Handik aurrerako proposamenak eta harremanak euskaraz egingo dizkizute automatikoki Foru Ogasunetik", berri eman dute Buruntzaldeko udalek.

Edozein argibide behar izanez gero, hor daude baita bailarako gestoriak. "Zure herrian badira profesionalak euskaraz ere zerbitzu ona eman diezazuketena. Behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute euskaraz ere uler dezazun errentaren aitorpena. Behin lehendabiziko aldiz eginez gero ez diozu berriro zailtasunik ikusiko", ziurtatzen dute Buruntzaldeko udalek.

Geroz eta gehiago dira, Errenta Aitorpena euskaraz egitea hautatzen duten herritarrak, bailara mailan. Buruntzaldeko udalek ezagutzera eman dituzten 2010etik 2013rako ekitaldietako datuak dituzue segidan, hazkuntza horren adierazgarri. Usurbilen, 2010ean egin ziren Errenta Aitorpen guztietatik %17,44 euskaraz egin ziren, 591. 2013an, 728 (%22,22):

20102011
GuztiraEuskaraz%GuztiraEuskaraz%
Andoain8.0397779,668.00388011
Astigarraga2.62029711,332.74933412,5
Lasarte-Oria9.930596610.0216406,38
Hernani10.4911.40013,3410.4541.49014,25
Urnieta3.3183259,793.29035610,82
Usurbil3.42759117,443.38863518,74

20122013
GuztiraEuskaraz%GuztiraEuskaraz%
Andoain7.79690111,567.73794812,41
Astigarraga2.84637713,252.89840614,01
Lasarte-Oria10.2316877,099.4867537,94
Hernani9.6951.56115,2610.0201.72517,22
Urnieta3.16136811,643.56938913,11
Usurbil3.33468120,423.27672822,22

Lehiaketa

Errenta Aitorpena egiteko garaia heldu den honetan, Facebook bidez bideratuko duten lehiaketa antolatu dute Buruntzaldeko udalek. "Iaz bezala, Errenta Aitorpenarekin lotutako hainbat hitzen esanahia asmatu beharko da. Gainera aurten errazagoa izango da, hitz hauen esanahia non topa daitekeen ere esango baitugu", iragarri dute antolatzaileek. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago, maiatzaren 14ra arte. Irabazleak 2 lagunentzako otordua irabaziko du sagardotegian. Asmatzailearen izena, maiatzaren 15ean emango dute ezagutzera. "Animatu eta parte hartu!", Buruntzaldeko udalen gonbita. Sartu Facebooken, "Buruntzaldea Euskaraz" orrialdean. Bertan dituzue argibide guztiak.

Errenta Aitorpen kanpainari buruz, Buruntzaldeko udalek eskuragarri jarri duten informazio guztia, helbide honetan duzue:

http://euskara.buruntzaldea.eus/euskara/egitasmoak/errenta-aitorpena