Iruditan, herriko eskubaloi taldeetako jokalari, entrenatzaile, delegatu eta zuzendaritzako kideak. Usurbil Kirol Elkartea bere osotasunean. Larunbat eguerdi honetan entrenamendu gune eta jokaleku izan ohi duten Oiardo Kiroldegian bildu dira denak, taldeko argazkia ateratzeko, jarraitzaileak eseri ohi diren harmailetan.
Oporretako etenaldiaren ostean ohiko jardunera itzuli dira, jada igoera faseei begira diren eskubaloi elkartekoak. Hasteko, asteburu honetan, argazkia ateratzeaz gain, beste bi hitzordu deitu dituzte Kiroldegian:
Apirilak 11, larunbata
19:30 Senior mutilen 1. nazional maila: Usurbil K.E.-Amazsa Urdaneta. Maila mantentzeko neurketa erabakigarria. Sarrera doan denentzat.
Apirilak 12, igandea
09:00-11:00 Gipuzkoako jubenil mutilen eskubaloi selekzioaren entrenamendua:
Deituak dauden jokalariak:
Iker Area (Hondarribi)
Iker Sagarzazu (Bidasoa)
Aitor Isidro (Bidasoa)
Aitor Cañas (Bidasoa)
Unai Arroyo (Bidasoa)
Jon Matute (Egia)
Alejandro Beraza (Elgoibar)
Eneko Rubio (Elgoibar)
Iker Mujika (Ereintza)
Ander Arruti (Ereintza)
Unai Elissalt (Ereintza)
David Otegi (Ereintza)
Adur Oiartzabal (Ereintza)
Ander Olaizola (Pulpo)
Mikel Atxega (Usurbil K.E.)
Mikel Amilibia (Zarautz)
Eneko Goenaga (Zarautz)
Borja Idalgo (Zarautz)
Indar Loidi (Zarautz)
Aitor Atorrasagasti (Zarautz)
Kadete eta jubenilen igoerak
Senior mutilen 1. nazional mailako taldeak neurketa erabakigarria jokatuko du larunbat honetan. Hurrengo asteburuan, apirilaren 17tik 19ra, neska-mutil kadete eta jubenil taldeek Euskal Ligarako igoera sektoreak jokatuko dituzte. Mutilen taldeen arteko sektorea, Usurbili egokitu zaio antolatzea. Honenbestez, Oiardo Kiroldegian jokatuko dira partidak. Eguneko bi neurketa. Neskenak, Bilbon. Lotzen doaz, igoera sektore hauen ordutegiak. Momentuz, zehaztasun hauen berri eman dute, Usurbil Kirol Elkartetik:
Kadete eta jubenil mutilen igoera fasea, Usurbilen
Apirilak 17, ostirala
Corazonistas-Usurbil K.E.
Atsedenaldia: Basauri.
Apirilak 18, larunbata
Basauri-Corazonistas.
Atsedena: Usurbil K.E.
Apirilak 19, igandea
Usurbil K.E.-Basauri.
Atsedena: Corazonistas.
Kadete eta jubenil nesken igoera fasea, Bilbon
Apirilak 17, ostirala
Eharialdea-San Adrian, Bilboko De la Peña Kiroldegian.
18:30 Kadeteak.
20:30 Jubenilak.
Atsedena: Usurbil K.E.
Apirilak 18, larunbata
Usurbil K.E.-Eharialdea, Bilboko Rekalde Kiroldegian:
16:30 Kadeteak.
18:30 Jubenilak.
Atsedena: San Adrian.
Apirilak 19, igandea
San Adrian-Usurbil K.E., Bilboko Rekalde Kiroldegian:
10:30 Kadeteak.
12:30 Jubenilak.
Atsedena: Eharialdea.