Sagardoaren lur eremua oinez ezagutzeko aukera aparta, apirilaren 26an. Ibilaldia, Astigarragatik Usurbila, eta udalerri honetan, erakusketa eta bazkaria sagardotegian:
08:00 Ibilaldia Astigarragako Sagardoetxetik, Hernanitik barrena, Usurbila.
11:00-14:00 Erakusketa Potxoenean: "Sagardogintza gure baserrietan" "Sagardoa euskaldunon edari nagusia izan zen eta funtsezko elikagaia izatera iritsi zen. Hala ere sagardogintzaren ibilbidea ez da homogeneoa izan eta arrazoi ezberdinek ondorioztatutako aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditu historian zehar. “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketak errealitate hau eta sagardoaren munduak euskal baserriarekin duen erlazioa erakutsi nahi ditu. Hori horrela izanda, erakusketa bi zatitan antolatu eta diseinatu da: lehendabiziko zatian, VI. mendetik gaur egunera arte, sagardoaren munduak bizi izan dituen garapen eta gorabehera historikoak azaltzen dira testu, argazki eta grabatuez osaturiko 16 azalpen paneletan".
Ondoren, bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Prezioa: 22 euro (sagardotegiko menua).
Izen ematea: 943 550 575 edo info@sagardoarenlurraldea.com
Antolatzaileak: Sagardoaren Lurraldea, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalak.
Laguntzaileak: Mendiriz Mendi eta Andatza M.K.T.
Sagardoaren kultura sustatzeko elkarlanean
Sagardoaren Lurraldea markapean sartzea, Sagardo Bideak sortzea, Sagardoetxea Museoan parte hartzea eta ekitaldi berriak sortzea. Lau puntu hauen inguruan elkarlanean jardungo dute aurrerantzean, Hernanik, Usurbilek eta Astigarragak. Martxoaren 3an sinatu zuten 3 udalerriotako alkateek, tartean Mertxe Aizpuruak, sagardoaren kultura sustatzea helburu nagusi izango duen hiru urtetarako elkarlanerako hitzarmena.
Eskaintza zabaltzeko bideak
4 urteko prozesuaren ostean dator, hitzarmen sinaketa. Aipatu moduan, Sagardoaren Lurraldean integratu, sustatu eta komertzializatuko da aurrerantzean, Astigarragarekin batera, Hernani eta Usurbilgo sagardoaren kulturako eskaintza turistikoa. Udal bakoitzak Sagardoaren Lurraldeatik kudeaturiko erreserben zentrala izango du, bere esperientzia eta sagardotegietarako erreserbak online sustatzeko. Honez gain, bide ezberdinotatik jaso ahalko dugu eskaintza guztiaren berri:
facebook.com/Sagardoarenlurraldea
Newsletterrak bidaliko dituzte.
Promozio kanpainak.
Kazetarien harrera.
Sagardo Bideak sortzea
Astigarragako eta Santiagomendiko baserrien historia, bertakoen bizimodua, Santiago Bidea, eta sagardoaren kultura erakusten ditu Astigarragako "Santiagomendiko Sagardo Bidea"k. Bide hau erreferentzia gisa hartuta, Hernanin eta Usurbilen ere Sagardo Bideen sorrera sustatuko da. Eta hauek gauzatzean, hiru udalerrien arteko bideak lotu nahi dira.
Sagardoetxea Museoan parte hartzea
Astigarragan kokatua dagoen Sagardoetxea Museoan bere txoko propioa izango dute aurrerantzean, Usurbilek eta Hernanik. Etorkizunean, Sagardoetxera gerturatzen denak, hiru udalerriotako sagardoaren kulturari loturiko azalpenak jasoko ditu bisitariak. Gainera, sagarra eta sagardoan berezituriko Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroan jasota geratuko da, Hernani eta Usurbilgo sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko dokumentazioa. Eta dokumentazio hau guztia kontsultatzeko zerbitzua eskainiko da. Dokumentazio hau erabiltzeko eskuragarri izango dute hiru udalek.
Ekitaldi berriak sortzea
Horien artean, "Sagardoaren Lurraldea ezagutuz" ibilaldia. Hiru udalerriak lotuko ditu eta urtero, apirileko azken igandean ospatuko da. Aurten, apirilaren 26an, Astigarragan hasi eta Hernanitik igaro ostean, Usurbila helduko da, eta Usurbilen, Sagardoetxeak prestatutako "Sagardogintza gure baserrietan" erakusketa irekiko da.