Amador Granados, gose greban gaurtik

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 13a, 10:20

Basque Team, Euskadi Kirola Fundazioak hartutako hainbat erabakiren aurka, protesta ekintza abiatzekoa da astelehen honetatik, Amador Granados usurbildarrak. Gose greba abiatuko du Basque Team-ek Faduran, Getxon (Bizkaia) dituen instalakuntzen aurrean. Fundazioak hartu dituen hainbat erabaki bidegabetzat jotzen ditu Granadosek eta gose greba hastea erabaki du. Blog eta sare sozialen bidez iragarri du,  gaur bertan hastekoa den protesta ekintza:

http://amador-granados-alkorta.webnode.es/news/amador-granados-el-dia-13-de-abril-iniciara-una-huelga-de-hambre/

Blog horretan aipatzen denez, "oso tristea da, Amadorren ibilbidea duen kirolari batek gose greba egiteraino heldu beharra izatea, euskal kirolaz arduratzen direnen eraginkortasun faltagatik eta hartu dituzten erabaki okerrak zuzendu nahi ez izateagatik". Luze eta zabal azaltzen ditu Granadosek, aipatu blogean, gose greban hasteko zergatiak eta Basque Team-ek hartutako erabaki bidegabeak zeintzuk diren. Albistea zintzilikatu duenetik, animu eta babes mezuak jasotzen ari da Amador sare sozialetan.

Astelehen honetan hasiko duen protesta ekimenerako laguntza eta babesa eskatzen ditu usurbildarrak. Eta justizia egiteko emailak bidaltzea, Basque Team-ek duen helbide honetara: news@basqueteam.com