Joan Mari Torrealdai: "Deskribatu dudan torturari lotzen diot nire minbizia"

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 13a, 11:27

"Minbizia dut, non eta hezur-muinean. Barrurago ezin. Zuen aurrean egin nahi dut publiko. Bistan da zergatik: deskribatu dudan torturari lotzen diot gaitza, nire minbizia». Jasandako torturen kontaketa latza egin zuen larunbatean, torturari buruz Baionan egin diren jardunaldien baitan, Joan Mari Torrealdai herritarrak. Lehen pertsonan eginiko azalpenetan, minbizia zuela aitortu zuen. 2003an Euskaldunon Egunkaria itxi eta segidan jasandako torturari egozten dio Torrealdaik duen gaixotasuna.

Jardunaldion inguruko berri jaso dute Gara eta Berria egunkariek:

Gara: http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2015-04-13/hemeroteca_articles/torturen-lekukotasun-gordinak-bidegabekeria-ekiditeko-bitarteko

Berria: http://www.berria.eus/paperekoa/1953/010/001/2015-04-12/torturaren_mina_muineraino.htm